"Eskutik goaz nire bizitza eta ni, ni eta nire bizitza. (...). Batzuetan bizitza doa aurretik, arrastaka naramala, alai, mingarri, oharkabe. Eta besteetan, nik zabaltzen dut bidea, nik aukeratzen ditut nire zidorrak, eta begiratzen dut, korri egiten dut, atseden hartzen dut, eta deskubritzen dut nire aurrean dagoen guztia"
Julio Villar

martes, 25 de octubre de 2011

Midi d´Ossau eta Anayet, itxaropen argitik



Midi d`Ossau eta Anayet, 
bi gailur, 
bi mendi 
baino gehiago, 
arnasa, 
taupadak 
geldiarazten dituzten,
bi leku eder,
begira-begira jarri,
eta denbora ere geratzeko gogoa jartzen duten horietakoak... 

Ikusi, 
iragan, 
zapaldu ditut toki mordoxka, 
ezagutu hamaika herrialde, 
eta gure etxetik gertu, 
bada txokotxo bat, 
beti ixiluneaz inguratzen nauena, 
bertatik aldegin nahi ez detana, 
nere gertuko guztiei erakutsi nahi dietena....


oraindik heldu etzaretenontzat....

noiz goaz berriro???

Midi d´Ossau dezute hau, Anayet-eko ibon-etik ikusita... bezperan izan ginen bertan, lainorik gabeko egun eder batean...  asmatu genuen, asmatu, eguraldi onarekin bertara igotzen, izan ere, momentu honetatik aurrera, ezpaikenuen gehiago ikusi, lainoek besarkatuta ixkutatu baitzen egun guztirako....




Midi-rako igoeran, Pombie-ko refugiora heltzen.... oraindik, igotzeko biderik etzaio ikusten harri multzo handi honi... mmmm....eztu horrek oraindik erakargarriago egiten?



ezkerretan, 
ixkin batean, 
itzalpean 
harri multzo txiki bat...
paisaia ikaragarrian
erreparatu ere egiten ez diogula...
huskeria bat..
hainbat gauz
une
hitz bezala 
gure egunerokoan..
Eta aldiz,
noraezean dabilenarentzat (mendizalearentzat)
bidea
bizia
epeltasuna..
lehenik gailurrerako bidea
ondoren, etxerakoa...

























































"utzi begietara begiratzen
nola zauden jakin nahi dut"
Rainer W. Fassbinder


"Nekez uzten du bere sorterria
sustraiak han dituenak..
Nekez uzten du ber lurra zuhaitzak
ez bada abaildu eta oholetan.
Ez du niniak begia uzten
ez bada erroi edo arrubioen mokoetan.
Nekez uzten du gezalak itsasoa
ez hare harriak basamoretua.
Ez du liliak udaberria uzten
ez elurrak zuritasuna.
Bere sorterria nekez uzten du
sustraiak han dituenak"
Joseba Sarrionaindia



ilusio errainuak
zeru estalian
argia
ilunean
euria
lehortean
...
badirudi
itxaropen uneak
datozkigula
gure bazterrean
..
ez galdu bada
itxaropena,
norberak
bere
ingurunean

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Elegantia txo!
A ze parajiak!!!
Zemuzkua dek Midi igo eta jexteko?

txulotik begira dijo...

milesker mote!!!
Midi... beno, bere tematxoa zeukek... 3 "tximini" zeudek, igo, kurioso igotze haizena (non eta ezteken izotza eta elurra bilatzen guk aurrekon bezela..) eta jeitxi aldiz, rappelatuz normalean...

baño, iufa!! mundiala!