"Eskutik goaz nire bizitza eta ni, ni eta nire bizitza. (...). Batzuetan bizitza doa aurretik, arrastaka naramala, alai, mingarri, oharkabe. Eta besteetan, nik zabaltzen dut bidea, nik aukeratzen ditut nire zidorrak, eta begiratzen dut, korri egiten dut, atseden hartzen dut, eta deskubritzen dut nire aurrean dagoen guztia"
Julio Villar

lunes, 20 de febrero de 2012

Lariste


LARISTE

"los conquistadores de lo inútil" izenburua jarriko liokete batzuk gure zaletasunari...
hainbatetan, motxilak, botak eta trasto guztiak gainean hartu eta mendiera jotzen dugun bakoitzean...

joan, igo, jeitxi eta itzuli....



nola esan...

nola azaldu...

leku berriak, momentuak, giroak, natura, argia, hotza, beroa, lagunak, ezagunak, soinua, haizea, elurra, belarra, ezezagunak, nekea, zerbezak, eskularruak, eskiak, botak, ura, igoera, jeitxiera, bidaia, ateratzea, itzultzea....



irudiek milaka hitzek baino gehiago balio omen dute eta...


elurra, izotzaren ikurra nondik ote dator?

to!

hotz izan genuen bart...



errekazuloan gora joanda, bukaera-bukaeran ikusten den hori da Lariste... Hetxo-ko bailaran, Oza-ko basotik abiatuta... paraje ederrak berauek, udaran zein neguan..



elur juxtua izanagatik topatu genuen nondik jo, zirrinda txuri bat hemendik...beste bat handik...gorarte!













zuriaren gaineko argilunak, 




ezezagunak ezagun egin gara, ezagunak lagun, eta lagunak lagunago...













Lastima hurrengo egunean, eguraldiak eta elur gutxiak ezkintuela gehiegi konbentzitu Bisaurinera abiatzeko....

batenbatzuk abiatu baziren ere...

bo, oixe, "Conquistadores de lo inútil..." 

je, je...









lunes, 13 de febrero de 2012

deskuidoa, efimeroa, hotza, bizia...

....deskuido baten poza,
iraun ezinaren edertasuna,
hotzaren goxotasuna,
bizitzaren gogortasuna,





"Cada persona, en su existencia, puede tener dos actitudes: construir o plantar. Los constructores un día terminan aquello que estaban haciendo y entonces les invade el tedio. Los que plantan a veces sufren con las tempestades y las estaciones, pero el jardín jamás para de crecer."
 Paulo Coelho




hauxe da ba gaur goizean eskolan aurkitu detana... 
hotza egin duela...bistakoa da, denok sentitu degu, ikusi, ikutu...
orain....tuberiren bat puskatu zaigu? izozte alubok!!!
ahalik eta azkarren ikustera joanda...hautsirik ez....
...ejem...

1go irakasgaia: neguan, landareak "reposo vegetativo"-an dauden bitartean, apenas behar duten urik...(eta izozteen garaian arrazoi gehiagoz!!!), beraz, ureztatze sistema itzaltzea gomendagarria da.

bo, eta... alakorik ikusiko genuen itzaltzeaz gogoratu banintz????


jueves, 2 de febrero de 2012


ASTELEHENEZ....




"...el precio de la libertad es la soledad. 
Y el precio de ser pájaro es la esclavitud del viento..."

                                                                             Miriam Garcia Pascual  
                "Bájame una estrella" 


Pico de los monjes eta Belonseiche mendiak, Astun eski estazioaren ondoan...
arrastre eta telesillen inguruan pilatzen den jende saldotik gertu, 
eta erabat aparte, 
lasaitasun ederrean, 
hainbateraino, izu pixkat ere sortzen duela 
(nonbait ezkaude ohiturik bakarrik ibiltzen mundu honetan...),
 astelehen buruzuri batez jai hartzearen abantailak...

arrastoa ireki gorakoan "Z"-k eginez
,
arrastoa utzi beherakoan, "S"-ekin... 

ezberdintzen, 
ikastolan ikasten genuen moduan...

mundialaaa!!!!