Gogorra joan zen nonbait itzulia, 2. etaparako, pelotoia erdira murriztu bait zen... Taldeko gaztetxoenak, "errekuperante muskularra"ren beharrarekin, Tafalla-rako bidea hartu zuten, egun lasaiago baten bila...
Gainontzekoek aldiz, Euskal Herrko basamortuan beste zati bat gainditzeko prestatu ginen, Bardea txuriak, ohikoenak, eta bixitatuenak agian, baina, ez horregatik, albo batera uztekoak...
"Egungo bizitza interesgarriegia da
egunerokoan murgilduta bizitzeko soilik"
Pako Aristi. Gauza txikien liburua
Castelldeterra azpitik taldea, egun ederra (eguerdi-eguerdia izan arren, giro ederra), eta kilometro batzuk auretik..
ezta dena bide laua, dena markatua, dena segurua...
goaz?
edo ezkoaz?
goaz?
edo ezkoaz?
ei, eta Land Rover hura?????
ale, tiraaa...
legalitatearen ertzean ibiltzearen beldurra?
lehortea konpentsatzeko lana?
hanketako, kulotearen eguzki marka kentzeko ahalegina?
pixalia, joe...
oi´re ezin lasai ein....
superbibentzia deitzen zaio honi, taldea erabat ahitua, pelotoikide bat, txakaladiak jotzen, eguzki galgatan...
eskerrak, eskerrak McGiver bertan genuen....
handik aurrera, bista ederrak, ziminoak zintzilikan, bizikletan....
....ez bizikleta gainean, berari tiraka baizik...
baiño, gustoa, oso gustoa!!!
jadanik ez direla maitemintzen
lehen bezala,
ez dutela bihotza
lehertzeko zorian sentitzen,
ez dutela malkorik isurtzen
betirako galdu ziren
begiradak gogoratzean.
Eta gauerdia haientzat
ez da telebista itzaltzeko ordua baino.
Nire adineko jendeak esaten du
jadanik ez direla emozionatzen
lehen bezala,
txorakerien garaia pasa zeal,
ez diotela magiarik aurkitzen
jende berria ezagutzeari.
Eta gauerdia haintzat
ez da nekeak ezarritako muga baino.
Zu ezagutu zaitudanetik
nire adineko jendea gorrotatu
egiten dut,
zure begirada gogoratzean
bihotza lehertzeko zorian
sentitzen baitut,
emozioak neurtzen ahaztu
egin zait,
eta ez dut ulertzen
txorakeriarik egin gabe
zoriontsu direla uste dutenen
bizitza.
Zu ezagutu zaitudanetik
nire adineko jendearen adinera
ez naizela iritsi ulertu dut,
eta magia horrek haien heldutasunerako
bideak oro itxi egin dizkidala.
Zu ezagutzeak
zoriontsuago egin nau,
eta horixe adierazteko idatzi dut
poema hau
malkoek edertutako
gauerdi honen bakardadean"
Pako Aristi. Gauza txikien liburua







2 comentarios:
Hi bai haizela 'xtrem total' jarraitu horrela Rezolìni!!! Besarkada bat!
ilu
Hi bai haizela 'xtrem total' jarraitu horrela Rezolìni!!! Besarkada bat!
ilu
Publicar un comentario