"Eskutik goaz nire bizitza eta ni, ni eta nire bizitza. (...). Batzuetan bizitza doa aurretik, arrastaka naramala, alai, mingarri, oharkabe. Eta besteetan, nik zabaltzen dut bidea, nik aukeratzen ditut nire zidorrak, eta begiratzen dut, korri egiten dut, atseden hartzen dut, eta deskubritzen dut nire aurrean dagoen guztia"
Julio Villar

domingo, 22 de enero de 2012

ARALAR ALDEAN, LANBRO TARTEAN, LAGUN ARTEAN


ARALAR ALDEAN
LANBRO TARTEAN
LAGUN ARTEAN




Bakarrik dabilen orok ere ...
ba omen du bere itzala!!!











eskuak zabalik hartu gintuzten,
begira;
gure ibilera okerrari,
harriturik,
geldi geldirik..
inguruko ñabarnudak
nabarmendu ezin
beraiei so
geratu ginen,
bustialdiak 
utzi gintuen hartean
behintzat!!!





Eztidazue esango, batzuetan pertsonak ematen ez dutenik....



























Haizea dator ifarraldetik,
hego berotik ekaitza,
ez da nabari lanbro artean
asaba zaharren baratza...
eguneroko lagunak ditut
beldurra eta zalantza,
ardo txar honek eragiten dit
noraezeko balantza.

Itzal gaiztoak isurtzen dira
mendi hegaletan behera
argi apalak badoaz laster
bat-batean itzaltzera...
izen zehatzak uzten ditugu
erortzen zulo beltzera,
prestatzen gera etxe hustua
arrotz guziei saltzera.

Etxea hustuz badoa ere
noizbait bazuen biztunik,
ez dut onartzen ordez datorren
maizter aldrebes hiztunik...
nahi ez badugu denon artean
eraman karga astunik
gurdi okerra zuzen lezakeen
dotrinarikan ez dut nik.

Agur oihanak, agur itsaso,
atariko lizardia
imajinetan izkutatzen zait
hurbileko izadia
odolarekin pozointzen dugu
herri baten izerdia
irrintzi gorriz auzika dator
irabazleen zaldia. 

                                                                      Xabier Lete

lunes, 16 de enero de 2012

URBASATIK BUELTAKA


URBASATIK BUELTAKA

 

Pilatosen balkoia deritzona...Urederraren jaiotze lekua...

Diote, galdu
nahita ez dagoela galtzerik...


mapa
eta liburuxka bat eraman...
bidegurutze guztiak
ongi zehazturik izan...
baina,
ari kasurik egin ez!
marka,
seinale etb...
zertarako?
etzebilen inor
ibilita ere...
je!
ezkenioke galdetu ere egingo...


eta ala ere...
km batzuk gehiago eginda ere..
to!
kotxera buelta...