Ilargi amandrea

Ilargia edo Ilargi-Amandrea, Lurraren alaba da, eta antzinako euskaldunentzat garrantzi handia izan behar zuen, zeren, eguzkia jangoikoaren begi bezela agertzen bazaigu; Ilargia jangoikoaren aurpegi legez hartzen da.
...
Hildakoen arimak argiztatzen omen ditu Ilargiak. Hain zuzen ere, batzuk diotenez, Ilargi hitzak hilen argia esan nahi omen du.
Historialariek azaltzen dutenez euskaldunon gizarte antolaketan matriarkatua (emakumeak gizartearen boterea duen gizarte-antolaketa) zen nagusi garai batean, eta orain dela gutxi arte ere ehin handi batean. Euskal jainkoen andrazkotasunak agerian uzten du hau, Eguzkia edo eguzki-amandrea, Mari eta Ama-lurra jangoikoek ere emakume izaera baitute.
http://www.amaroa.com/antzinako-euskal-jainkoak















