"Eskutik goaz nire bizitza eta ni, ni eta nire bizitza. (...). Batzuetan bizitza doa aurretik, arrastaka naramala, alai, mingarri, oharkabe. Eta besteetan, nik zabaltzen dut bidea, nik aukeratzen ditut nire zidorrak, eta begiratzen dut, korri egiten dut, atseden hartzen dut, eta deskubritzen dut nire aurrean dagoen guztia"
Julio Villar

domingo, 25 de noviembre de 2012



MARI-REN BAILARA


Mari-ren bailara da inguru hau... mendi tontorrak lainoak maiz estaltzen ditu, jainkosa bertan dela jakinarazteko edo...




inguru kalpartsuak dira hauek, zelai berde eta pago zein pinu basoen gainean, dama sakratuaren aterpea babestua egon dadin, bixitari arrotz eta desegokietatik urrun...




baina ez, hau ezta Mariren aitzuloa, bertatik mendizaleak eztu atzerantz irten  beharrik kobatik, beti jainkosari begira, sekula bizkarrik eman gabe...

ez, hau ezta Anbotoko Mariren koba, 

Untzillaitz zorrotza da hau, eta haizeak du bizileku.

...lasai ibil daiteke mendizalea



...gozatuz bistaz
...gozatuz pakeaz
...gozatuz mendiaz





...eta itzuleran...

gozatu gehiago!!!








martes, 6 de noviembre de 2012


RIGLOS




argazkiari parez-pare jarri eta bi hertzetan dauden monolitoak hankapean jartzera ausartu gera oraingoan...

"colorado" eta "Aguja roja"... Riglosen dauden harritzarretatik txikitxo batzuk... ez horregatik bajuak, berauen paretetan gora, bide errazak aukeratuagatik, gure urduritasunak ere sokatik zintzilik baitziren...


esperientzi ederra da Riglos-en eskalatzea...hango giroa, ilunarrak, haitzak....































sai-ak, (putreak) gure azpitik hegaz ibiltzeak, berauen hegaldiaren hotsa entzun ahal izateak, kabiak gertutik ikusteak.... beren bizilekuetan ibili gera...

hegaz egin nahi eta sokatik lotuta...






























...bertaratu denak baino eztaki egiatan ze inpresio egiten duten haitzarrok...beren azpian jarrita...eta ze esanik ez, berauen gainetik... 

gerturatu bada.... badago ze ikusia ta...