Gabieto (saiakera edo..) - Casco Marbore
Batzuetan, planak denboraz egiten ditut, gogo biziz, ahalik eta gehien lotuaz dana, edo ia dana...
Besteetan, akaso gehiengotan, juxtu aurkakoa, instant baten motxila prestatu, kotxean janari liburu eta mapak sartu, shhht!!!!, botak eta mendiko trastok ez ahaztu, furgonetan egongo da lozakua noski... eta ala, martxaaaa....
-nora?
-bo, pirineota!!!!
-baño, pirineota, nora?
-bidean pentsaukot..... baño, abittu behintzet.....atera...
ez dezadan jaiak pasa eta lanea itzultzean,
...sos!
oine eunak juan zaixkiak ba eze ein be!!!
Ihes egin,
ihes egin
edo saiatu behintzet,
ihes egin diezaiokegu,
beldurrari
ihes egin
egunerokoari,
etsaiari,
etxeari,
eguraldiari..
orain,
nola alde egin
norberari?
estali gaitezke
lagunartean
engainatu
lanean
distraitu
jolasean
baina,
norberari ihes egin...
gero eta gehiago aldendu
orduan eta
"norbera"-go
ezkera sentitzen ba??
karteltxoak
hitoak
arrastoak
(kasu honetan, sarrioenak bakarrik, baina hau beste egun batean aztertuko degu mantsoago...)
eta alere,
okerreko bidetik joan enintzen ba...
eguzkia atera artean,
tipula kapak soinean..
gustoko lekuan aldaparik ez....... diote...
nik aurkitu nituen ba...
begira-begira jarri ezkero...
Casco Marboreko gailur honetatik,
Roland-en Bretxa, Sarradets-eko mendi aterpea eta, urrunean, ez, urrunerago... Bujaruelo-ko, gaina.., abiapuntua..
Legendak dio, "Brecha de Roland"-hau, mendiko hormatzarretan dagoen irekiune hau, Errolan-ek egina dela bere ezpatarekin. Orreagako guduan, garaitua izan ostean, eta ihesean zihola, gainditu ezineko puntu batera heldu zela, horma bertikal eta altu hauen aurrera. Bere Durandarte ezpata, sinestezunen eskuetan erori aurretik, eta bere heriotza baino lehen, hormaren aurka jaurtiki zuela eta irekiune hau sortu omen zen...
Gerora, gustora entzungo nituzke Frantzia eta Espainiaren arteko irekiune honetan, kontrabandistek izandako abenturak eta saltsak...
Bakarrik,
bakarrik joan omen nintzen,
bakarrik abiatu,
bakarrik itzuli....
eroa!
et-et...
konpainia ederra izan nuen hainbat momentutan, ez pentsa...
eta gero,
eroa ni...
aurreneko elurrekin, hotzekin,
hainbat izakiren gose, hotz eta ezinarekin
beste batzuen suspertzearekin,
ezin izan det kantu honetaz ihes egin... negua joan beharrean, badatorren arren...
Elurrak joan direnean nire mendien artean
Eguzkia teloian atzekaldean da
Eguzkia teloian atzekaldean da
Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa
Aspaldi antzeztu ez duen obra honetan
Aspaldi antzeztu ez duen obra honetan
Izpi txiki txikiren bat agertuz doa gaurkoan
Poztasun handi batek besarkatzen nau
Poztasun handi batek besarkatzen nau
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
Nire arima hotzak ez du sinizten eta
Nire arima hotzak ez du sinizten eta
Laztandu nazazu orain, ur urdinen artean
Orain lainorik ez da, aurpegi biluziak
Ta larrua jotzean garrasirik ozenena,
Gordin amaigabea, negua joan da ta.
Orain lainorik ez da, aurpegi biluziak
Ta larrua jotzean garrasirik ozenena,
Gordin amaigabea, negua joan da ta.
Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orain
Belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena
Belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
Izara guztiak erre ditut eta
Izara guztiak erre ditut eta
Soinu bakar bakarra zure bularraldean
Negua joan da ta
Borobildu zaizkit ertzak zure ondoan
Izpi lasaigarri bat
Negua joan da ta, negua joan da ta
Negua joan da ta
Borobildu zaizkit ertzak zure ondoan
Izpi lasaigarri bat
Negua joan da ta, negua joan da ta
Zea Mays












3 comentarios:
Argazki eleantiak!
Asteburu hontan elur geyo omentzetorrek...
Arkaitzo!!! artista!!! goizean jaiki eta earra sorpresa zure blogean. Argazkiak bikainak, eta, testua eta 'Negua joan da ta', oso onak!
Jarraitu horrela laguntxo! Eta ea asteburu honetan ze berri... Benetako negua etorri dela dirudi eta.....
ilu
Buatxabal!!! Hoik argazkik! Inpresionantia.
Egoitz
Publicar un comentario