"Eskutik goaz nire bizitza eta ni, ni eta nire bizitza. (...). Batzuetan bizitza doa aurretik, arrastaka naramala, alai, mingarri, oharkabe. Eta besteetan, nik zabaltzen dut bidea, nik aukeratzen ditut nire zidorrak, eta begiratzen dut, korri egiten dut, atseden hartzen dut, eta deskubritzen dut nire aurrean dagoen guztia"
Julio Villar

lunes, 31 de diciembre de 2012


Gertu



ez dago,
 urrutira begiratu beharrik..



ilunaren erdian,
argia topatzeko...



berotasuna 
gertukoak ematen du!





domingo, 9 de diciembre de 2012



EGUZKIA ATERA BEZAIN PRONTO



eguzki printzak atera bezain pronto
utikan,
utikan maindire eta nagiak..


ohiko bideak
zein jendetzak
bazter batera utziaz...



bazter eder askoak 
ezagutzeko

beraietan
zorabiatzeko...

 eta hau dena, Aralarren.... Guardetxetik Hirumugarrieta bidean...

domingo, 2 de diciembre de 2012


NEGUAREN ZAI






















Ez nau izutzen negu hurbilak
Uda beteko beroan
Dakidalako irauten duela
Orainak ere geroan
Izadiaren joan geldian
Gizalditako lerroan
Guzia presente bihurtu arte
Nor izanaren erroan.



Ez nau beldurtzen egunsentian
Arnas zuridun izotzak
Non dirudien bizirik gabe
Natura zabal hilotzak
Eguzki eder joan guztien
Argia baitu bihotzak
Eta zentzuen mila erregai
Iraganaren oroitzak.


Ez nau larritzen azken orduan
Arnasa galdu beharrak
Bide xumea hesituaren
Amildegiaren larrak...
Ardo berriak onduko ditu
Mahastietan aihen zaharrak
Gure oraina arrazoiturik
Beste batzuren biarrak.

Xabier Lete




































Ah.... 

Aratz-en gabiltza...