"Eskutik goaz nire bizitza eta ni, ni eta nire bizitza. (...). Batzuetan bizitza doa aurretik, arrastaka naramala, alai, mingarri, oharkabe. Eta besteetan, nik zabaltzen dut bidea, nik aukeratzen ditut nire zidorrak, eta begiratzen dut, korri egiten dut, atseden hartzen dut, eta deskubritzen dut nire aurrean dagoen guztia"Julio Villar
nork zioen;
argia zela ikusteko behar deguna?
eta
beltza,
iluna,
gaua...?
kosta zait lorea ikustea
argiak
argi zuriak
estali begiak,
argiaren bestaldea
lortuet ikustea
itzala,
lorearen itxura
lorearen lilura.....