"Eskutik goaz nire bizitza eta ni, ni eta nire bizitza. (...). Batzuetan bizitza doa aurretik, arrastaka naramala, alai, mingarri, oharkabe. Eta besteetan, nik zabaltzen dut bidea, nik aukeratzen ditut nire zidorrak, eta begiratzen dut, korri egiten dut, atseden hartzen dut, eta deskubritzen dut nire aurrean dagoen guztia"
Julio Villar

viernes, 30 de diciembre de 2011

Maroko, 6 gurpil, 6 hanka, 12 begi


LEIHOTIK BEGIRA

Essauioiran, medinako etxetxo batean, baziren bi anai arreba, Hassan eta Aisha. Gazteak izaki, mundua jango lukete beren begi diztiratsuez, algara eta korrika saioez, goiz eta egun, korrikan, bata bestearen atzetik, batzuetan gurpil baten atzetik, besteetan koloretako argizariz bazterrak margotuaz....eta hori, zorteko egunetan, gainontzekoetan, argizari txuriarekin marrazten bait zituzten lurrean palmondo eta gameluak.

Eskolatik beren uniforme txuriz jantzita atera, eta amak agindutako erosketak egitea zen lehena, ama, ia beti etxean egoten da, etxea garbitu, sukaldean buru belarri aritu, errezu gela atondu.. beti du zereginen bat, astearte eta ostegunetan ateratzen da soilik etxetik, oso gustoko du lagunekin Haman-era joatea, gaineko estalki guztiak kendu, garbitu eta lirain-lirain jartzea,...."ain da polita gure ama, ain ditu begi diztiratsuak!!!"....dio maiz Aishak!!!

"ama, begiak bakarrik ikusten zaizkizulako kalean, dituzu ain begi politak?"


Ikusgarria da, umeek duten poza, begietako diztira, joku berriak asmatu, aitonari puskatutako karretilako gurpila lagunekin konpartitu... 
Ausnarketa batera heltzen nahiz maiz herri "txiroagoetara" egindako bidaietan; Aisha eta Hassan-ek, ez dute Playstation-ik ikusi sekulan, Bob esponja entzun ere eztute egin, eta haraino Pirritx eta Porrotx eztira heldu, baina etzaie aurpegitik irriparrerik ezabatu... asteko egun erdiak baino gehiago pastzen dituzte Mohamed aitaren artaldea zaintzen mendian, aitak arratsaldea herrian pasatzen duenean lagunekin tabernan tea hartzen, beraiek zaintzen dituzte ardiak, galdu ez daitezen, eta etxera  denak eta osorik hel daitezen... eta orduan ere, pozez zoratzen...

eta... bapatean....hiru lagun, kolore biziz jantziak, bizikleta atomikoetan, brillanteak, gurpil handiak, atzean poltsa handiak hartuta, kasko eta betaurreko beltzekin.... iufffffaaa....hauek izango dira telebistan Bartzelona, Madril etabarrekin ateratzen direnak!!!! 

Erakutsiko diegu guk zer daukagun;
- begira, begira!! hau ikusten da gure leihotik!!!!











gure dendak, merkatu eta plazak



errepideak; lehena ateratzen denak du abantaila bertan, karretila, asto, kotxe, moto edo denadelakoarekin joanda ere...

eta....
beste marokoarrak...



 ...eta
...gure basoak

jueves, 15 de diciembre de 2011

Maroko, 6 gurpil, 6 hanka, 12 begi



...."prisa mala, prisa mata amigo....si tu prisa, pronto cementerio!!!"

MAROKOARRAK


Ahaztua dugu, eta beraiek, zein sarri eta zeinen ederki praktikatzen duten...

....pentsa, noiz izan da azken aldia, kalean, edozein bazterretan ixeri, eta egon egin zarela....? bai, bai, egon, egon beste deus egin gabe....

egoten gera, telebistari begira, egonen gera partiduari so, egoten gera irakurtzen, egon, ejem, lanean...

...ez, ez!!!!

egonez egon!!!

eztakigu!!! denbora galtzea deritzogu, ezer egin gabe egoteari.... 

...nola ezer egin gabe? lioke baten batek, egoten ari naiz!!!!







itzala: Argiak bere bidean gorputz opako batekin topo egitean, gorputzak argi-izpiak iristea eragozten duen espazio-zati iluna.






txakurrak, ikus genituen, batzuk..
katuak, bo, katuak dexente...
baina, 
asto, behor eta zaldiak!!!!







ala ere, dena ezta izango egotea...


























larrua behar da, larrua lantzeko,
larru gogorra, 
landu,
ileak kendu,
garbitu,
lehortu, 
luzatu, 
kolorea eman....
...eta dena, alako kirats batekin.... guk sikiera, menta sorta genuen eskuetan, eta maiz, sugurrean....








iragana joan zaizu, 
itxaroten zaudenik ez dezu,
baina oraina eskuan dezu!!
(Arabiar esaera)





domingo, 11 de diciembre de 2011

Maroko, 6 gurpil, 6 hanka, 12 begi

MAROKO; 6 gurpil, 6 hanka, 12 begi


Salam maleakom; 



Aspalditik buruan, goguan alako kultura, gizarte, erlijio, bizimodu aldaketa batean murgiltzeko, egunerokoan bizi deguna, guretzako, ohikoa dena, erabat hautsi eta beste era batera bizi direnekin barneratzeko...

Horretarako baliatu degu, pasa den astea...

3 lagun, bizikletak eta gainean beharrezkoa hartuta, Afrikan barneratu gera.

Afrika barnean nahiko okzidentalizatu badago ere, gertu daukagunezz, genituen egun apurrak aprobetxatzeko herrialde ideala iruditu zitzaigun Maroko...


argiak dir-dir hasten diren leku honetan, ez dira gabonei deika ari, iskanbila eta mugimendu handia badago ere kalean, eztira olentzero edo erregetako opariak ageri, ez eta gabon kantik megafoniatan dantzan ere...



berauek
 ia erabat estalita 
begiak soilik agerian...

imagin gogorrak
gehienetan emakumeen gain, 
arnasa estutzen duten uneak
min ematen duten irudiak, 
zer pentsatua...



eta alako munduetan barneratzean
maiz, 
hausnar bat datorkit barnera;

begiak estalita 
ez ote geran geu bizi?





ondorengo egunetan, geuk harturiko bidea, bizitako istorio, une erta irudiak etorriko dira sarera, egon zaitezte bada, txulotik begira

...gustoko izango dituzuelakoan..



inshala!!!