"Eskutik goaz nire bizitza eta ni, ni eta nire bizitza. (...). Batzuetan bizitza doa aurretik, arrastaka naramala, alai, mingarri, oharkabe. Eta besteetan, nik zabaltzen dut bidea, nik aukeratzen ditut nire zidorrak, eta begiratzen dut, korri egiten dut, atseden hartzen dut, eta deskubritzen dut nire aurrean dagoen guztia"
Julio Villar

miércoles, 12 de octubre de 2011

Urriak 12, 20:00, Bordatxoko terraza... Bardenetako plana atontzen...

Urriak 12, 20:00, Bordatxoko terraza...


Bardenetako plana, hasi da itxura hartzen, lapikoan, su mantxoan denbora puskat pasa badu harren, salda hasi da pixkanaka loditu eta usaia botatzen...

urduritasuna, gogoa, poza giroan, etxe ezberdinetatik ateratako lagunak, ilusio berdin batekin bildutakoak...

erosketak, bizikleten garraioa, kotxea, lotarako tokia, ateratzeko orduak... dena gutxi gora-behera lotuta, ezpaita plana dena erabat itxita eramatea... ze egingo diogu ba, alakok dia gure irteerak, ia gero zer pasatzen den....

alakoetan, zirrara berezi bat sortzen zait barnean, ezpaita gure ohiko plana ala, denok helburu bakarrean joatea...tamalez, ohituegi gaude bakoitza bere baitan, bere haizearen zurrunbiloan mugitzera...tarteka, haize ufada ezberdinek sortzen duten indarraz konturatu gabe...

Baten batek zihoen bezela, ejem....Snoopy-k,  
batzuetan, 
beti behar luke, 
ze errexa den...

"la felicidad es un plato de patatas fritas...."

pos hori, goza dezagun!!!!

No hay comentarios: