"Eskutik goaz nire bizitza eta ni, ni eta nire bizitza. (...). Batzuetan bizitza doa aurretik, arrastaka naramala, alai, mingarri, oharkabe. Eta besteetan, nik zabaltzen dut bidea, nik aukeratzen ditut nire zidorrak, eta begiratzen dut, korri egiten dut, atseden hartzen dut, eta deskubritzen dut nire aurrean dagoen guztia"
Julio Villar

martes, 25 de octubre de 2011

Midi d´Ossau eta Anayet, itxaropen argitik



Midi d`Ossau eta Anayet, 
bi gailur, 
bi mendi 
baino gehiago, 
arnasa, 
taupadak 
geldiarazten dituzten,
bi leku eder,
begira-begira jarri,
eta denbora ere geratzeko gogoa jartzen duten horietakoak... 

Ikusi, 
iragan, 
zapaldu ditut toki mordoxka, 
ezagutu hamaika herrialde, 
eta gure etxetik gertu, 
bada txokotxo bat, 
beti ixiluneaz inguratzen nauena, 
bertatik aldegin nahi ez detana, 
nere gertuko guztiei erakutsi nahi dietena....


oraindik heldu etzaretenontzat....

noiz goaz berriro???

Midi d´Ossau dezute hau, Anayet-eko ibon-etik ikusita... bezperan izan ginen bertan, lainorik gabeko egun eder batean...  asmatu genuen, asmatu, eguraldi onarekin bertara igotzen, izan ere, momentu honetatik aurrera, ezpaikenuen gehiago ikusi, lainoek besarkatuta ixkutatu baitzen egun guztirako....




Midi-rako igoeran, Pombie-ko refugiora heltzen.... oraindik, igotzeko biderik etzaio ikusten harri multzo handi honi... mmmm....eztu horrek oraindik erakargarriago egiten?



ezkerretan, 
ixkin batean, 
itzalpean 
harri multzo txiki bat...
paisaia ikaragarrian
erreparatu ere egiten ez diogula...
huskeria bat..
hainbat gauz
une
hitz bezala 
gure egunerokoan..
Eta aldiz,
noraezean dabilenarentzat (mendizalearentzat)
bidea
bizia
epeltasuna..
lehenik gailurrerako bidea
ondoren, etxerakoa...

























































"utzi begietara begiratzen
nola zauden jakin nahi dut"
Rainer W. Fassbinder


"Nekez uzten du bere sorterria
sustraiak han dituenak..
Nekez uzten du ber lurra zuhaitzak
ez bada abaildu eta oholetan.
Ez du niniak begia uzten
ez bada erroi edo arrubioen mokoetan.
Nekez uzten du gezalak itsasoa
ez hare harriak basamoretua.
Ez du liliak udaberria uzten
ez elurrak zuritasuna.
Bere sorterria nekez uzten du
sustraiak han dituenak"
Joseba Sarrionaindia



ilusio errainuak
zeru estalian
argia
ilunean
euria
lehortean
...
badirudi
itxaropen uneak
datozkigula
gure bazterrean
..
ez galdu bada
itxaropena,
norberak
bere
ingurunean

jueves, 20 de octubre de 2011

ZUMAIAKO OLARRO EUNEKO ARGAZKI RALLY LEHIAKETA


ZUMAIA-KO OLARRO EGUNEKO ARGAZKI RALLY LEHIAKETA

Beste zereginik ez eta...pasa den Irailak 19an, goiz euritsu hartan, planik hoberena, Zumaiko argazkilaritza leihaketa batean probatze erabaki genuen anaya ta biok, euria, hotza, haizea... etzeon ba ezertarako giroik, baño beno, kafe bero bat hartu, argazki kamera desenfundatu eta han aittu ginen, einalak eiten...
sikera, 5euroren truke, olarro brotxeta pare bat, sagardoa eta olarro saldak barrenen zeudenez, goiz pasa earra eingoyu..

tripodea ere eraman gendun, itxuraiteko baldin bada ere....

ei, gayak, eztela asuntua eozer gauzei argazkia ateratzia....eo bai?



bo, ale, pentsatzen jartzeko, hauexek genitun egun hortako gayak: flotatzen, umeak, mugimendua (argazkia ez al da ba zehoze geldia?), nahaspila edo desordena, musika giroa (zeon goizarekin, tabernan ezpada eze sortzen....) eta librea (zailena ia egin behar zaiten...)


ba oixe, goiza bueltaka ibili ta geo, 50 argazki aurkeztu behar genituen, eta ondoren, etxetik, astebeteren buruan, entregautako horietatik, 6ren aukeraketa, gai bakoitzeko bat....


to nereak...

flotatzen


nahaspila


mugimendua


librea


umea(k)


musika giroa




eeeeiiii.....

ta gaur notiziya!!!!!


        4. jaunandriok, laugarreeeeennnnn!!!!


katxiporreta, lehenengo 3ek, premiyua, eta 5. geratu denak ere bai, lehengo Zumaiarra izaki....

pena premiokoxkorratik, baño, ala eta guztiz be...... ta ni ze feliz!!!!!

martes, 18 de octubre de 2011

BARDENAS EXTREAM, 2. etapa



Gogorra joan zen nonbait itzulia, 2. etaparako, pelotoia erdira murriztu bait zen... Taldeko gaztetxoenak, "errekuperante muskularra"ren beharrarekin, Tafalla-rako bidea hartu zuten, egun lasaiago baten bila...

Gainontzekoek aldiz, Euskal Herrko basamortuan beste zati bat gainditzeko prestatu ginen, Bardea txuriak, ohikoenak, eta bixitatuenak agian, baina, ez horregatik, albo batera uztekoak...



"Egungo bizitza interesgarriegia da
egunerokoan murgilduta bizitzeko soilik"

                                                  Pako Aristi. Gauza txikien liburua


Castelldeterra azpitik taldea, egun ederra (eguerdi-eguerdia izan arren, giro ederra), eta kilometro batzuk auretik..


ezta dena bide laua, dena markatua, dena segurua...
goaz?
edo ezkoaz?
goaz?
edo ezkoaz?

ei, eta Land Rover hura?????
ale, tiraaa...

legalitatearen ertzean ibiltzearen beldurra?
 lehortea konpentsatzeko lana?
hanketako, kulotearen eguzki marka kentzeko ahalegina?

pixalia, joe...
oi´re ezin lasai ein....

superbibentzia deitzen zaio honi, taldea erabat ahitua, pelotoikide bat, txakaladiak jotzen, eguzki galgatan...

eskerrak, eskerrak McGiver bertan genuen....




handik aurrera, bista ederrak, ziminoak zintzilikan, bizikletan....

 ....ez bizikleta gainean, berari tiraka baizik...


baiño, gustoa, oso gustoa!!!



"Nire adineko jendeak esaten du
jadanik ez direla maitemintzen
lehen bezala, 
ez dutela bihotza
lehertzeko zorian sentitzen, 
ez dutela malkorik isurtzen
betirako galdu ziren
begiradak gogoratzean.
Eta gauerdia haientzat
ez da telebista itzaltzeko ordua baino.



Nire adineko jendeak esaten du
jadanik ez direla emozionatzen
lehen bezala, 
txorakerien garaia pasa zeal, 
ez diotela magiarik aurkitzen
jende berria ezagutzeari.
Eta gauerdia haintzat
ez da nekeak ezarritako muga baino.

Zu ezagutu zaitudanetik
nire adineko jendea gorrotatu 
egiten dut, 
zure begirada gogoratzean
bihotza lehertzeko zorian 
sentitzen baitut,
emozioak neurtzen ahaztu
egin zait, 
eta ez dut ulertzen
txorakeriarik egin gabe
zoriontsu direla uste dutenen
bizitza.

Zu ezagutu zaitudanetik
nire adineko jendearen adinera
ez naizela iritsi ulertu dut, 
eta magia horrek haien heldutasunerako
bideak oro itxi egin dizkidala.
Zu ezagutzeak
zoriontsuago egin nau, 
 eta horixe adierazteko idatzi dut
poema hau
malkoek edertutako
gauerdi honen bakardadean"

Pako Aristi. Gauza txikien liburua



lunes, 17 de octubre de 2011

BARDENAS XTREAM!!!!





7 egunetan, pasa gera, Euskal Herriko ingururik hezeenetatik, lehorrenera,
ixilunea bilatzetik, ejem, berau puskatzera....

...talde baño, lagunarteko asteburua, pasatakoa, baten bat baño geyo, asteburua akabautakoan, tristuraz melankoniaz geratutakoa, buruaren atzekaldean, parre eta algarak eragindako kozkorretan, itsatsita geratzekoa...
barrenak askatzekoa...
hustutakoak betetzekoa..
inguratuta,
babestua,
maitatua,
sentitzekoa...


Beti, betikuak lanen, irteerak antolatu, ibilbideak diseinatu, taldekideei plana erakutsi, afaria prestatu, goizean esnatu, arrikuak egin, ti-tau mugitu....
zertarako jarri aurpegia, danok dakigu noretaz ari garen ezta?



gaueko Trivial partidaren une erabakiorrenetako bat, nonbait, planeta guztiak (ilargia barne, nahiz satelitea izan...) alineatuta jarri, eta partida, itzulipurdia ematen ari zen unea...
emaitza.... pos hori...

"para mi, el padre del hermano de mi sobrino, es mi hermano, ez hermano??"





goizean goiztik, korrika, ein? baño, etzen bizikleta plana???
bo, lurrean dagoen kamarako argazkiak ikusi artean, zalantzatan gerau beharko deu, nora ote doan hau korrika bizian..



 basamortuan, ihartutako zuhaitzen artean...

ihartutakorik ezean...
artifizialak zutik
hostoak mugituz
airearen
erapinpean...

 galduta....
"puma" eta "kondor" taldeak bilduta... 



kontratatu genuen gida, ur energiaren uhinak jaso eta bidea aurkitu nahiean...
ejem..

eta...
 atzetik duena????


zzzzzzzz.....




gaurkoyu eeeeh!!!


ta....


goazen ba!!!
oine...
betikoa, 
iniziatiba hartuta, 
pelotoia bideratzen..








to be continued.....





















jueves, 13 de octubre de 2011

ARTIKUTZAN BARRENA


batzuetan, 
adarrak 
bizitzaren euskarri,
ura
itolarri.

Besteetan
adarrak
kartzelen barrote,
ura
libertate...



Behin, izan nuen irakasle bat, ala zioena; berdea, kolore berdea alegia, buruan asimilatzeko kolorerik errezena dela, begiak, buruak ondoren, berau barneratzeko egin behar duela esfortzurik txikiena...
Horregatik egiten omen zaizkigu zelai, mendi eta (apuratuz), itsasoak lasaigarri....

to...
ausnarketarako....

miércoles, 12 de octubre de 2011

Urriak 12, 20:00, Bordatxoko terraza... Bardenetako plana atontzen...

Urriak 12, 20:00, Bordatxoko terraza...


Bardenetako plana, hasi da itxura hartzen, lapikoan, su mantxoan denbora puskat pasa badu harren, salda hasi da pixkanaka loditu eta usaia botatzen...

urduritasuna, gogoa, poza giroan, etxe ezberdinetatik ateratako lagunak, ilusio berdin batekin bildutakoak...

erosketak, bizikleten garraioa, kotxea, lotarako tokia, ateratzeko orduak... dena gutxi gora-behera lotuta, ezpaita plana dena erabat itxita eramatea... ze egingo diogu ba, alakok dia gure irteerak, ia gero zer pasatzen den....

alakoetan, zirrara berezi bat sortzen zait barnean, ezpaita gure ohiko plana ala, denok helburu bakarrean joatea...tamalez, ohituegi gaude bakoitza bere baitan, bere haizearen zurrunbiloan mugitzera...tarteka, haize ufada ezberdinek sortzen duten indarraz konturatu gabe...

Baten batek zihoen bezela, ejem....Snoopy-k,  
batzuetan, 
beti behar luke, 
ze errexa den...

"la felicidad es un plato de patatas fritas...."

pos hori, goza dezagun!!!!

martes, 4 de octubre de 2011

Lemoa-Zarautz, bizikletaz....erokeria?


Lemoa-Zarautz, bizikletaz....erokeria?

keba, ezta pentsatu ere, bi lagun minek, egun batetik bestera sortutako plana, sortutzean disfrutatu eta burutzean gozatutako plana...
egun konpletoa; 
- asperraldirik gabeko tren bidai "luzea"
- pedalei eragitea
- bodegara bixita
- pedalei eragitea
- futbol partida
- pedalei eragitea
- tristurak dominatzea
- pedalei eragitea
- barrenak ustu eta intimitateen kontakizunak
- pedalei eragitea
- bazterren ezagutza
- pedalei eragitea
- sozializatzea, ezagututako herrialdetako "indigenekin", barneratzea
- pedalei eragitea
- zebeza tragoa
- pedalei eragitea



"ez nahiz haizea, ezta udaberriko goiz ferskoetan jaiotako ihintz hezea; ez naiz horma bateko haitz puskatxoa, ezta grabitatearen indarra ere. Mendiarentzat bera azkuretzen duten arkakuso galdu batzuk besterik ez gara, eta hori sentitzea poza ematen digu. Jende askorentzat bizia azkuretzen ez dakigun zoro batzuk gara. Baina jende askok ez du haizerekin hitz egin. Jende askok ez du ihintzez bustitako belardi batean oinutsik ibilitako plazera sentitu. Jende asko ez da grabitatearen atzamarrekin topatu. Jende askok eroturik gaudela dio gure egunak urrearen truke saltzen ditugulako, eta nik erotzat hartzen ditut nire egunak prezioa dutela uste dutelako".
Xabier Ansa.


egunak itxura ederra zekarkien arren, nonbait 10a jartzeko, detaile "handi" bat falta omen zuen....aix...



lasai, hemendik aurrera, dena laua dek!!!



nekauta, baño eta ze gustora????
hurrena noiz?