"Eskutik goaz nire bizitza eta ni, ni eta nire bizitza. (...). Batzuetan bizitza doa aurretik, arrastaka naramala, alai, mingarri, oharkabe. Eta besteetan, nik zabaltzen dut bidea, nik aukeratzen ditut nire zidorrak, eta begiratzen dut, korri egiten dut, atseden hartzen dut, eta deskubritzen dut nire aurrean dagoen guztia"
Julio Villar

miércoles, 13 de febrero de 2013


SAIOAN XIRRISTAXARRAST



Euri, elur eta haizeak, eztira aitzaki baino, eskiatzaile mozorroa jantzi eta mendira urduri antzera abiatzeko...
Pasa den asteburuan, ezkenuen urrutira joan beharrik izan, bertatik bertara genuen ta xirrist-xarrast ibiltzeko aukera...
...To Saioa inguruko pare bat argazki, aldioro Ekaitzari so, noiz helduko zen "retrobisoretik" begira aitu arren... earra mañanera...!!!







sábado, 9 de febrero de 2013



goruntz,
beheruntz,

zearka, 
buelta emanda...

igual dio...
egun hartako 
eguzki eta itzala geratu bazaigu
oroimenean... 











martes, 29 de enero de 2013



ITSASOAREN ORROA
ASPALDI IKUSI GABEKO EGUZKIARI


tokirik ez nonbait,
 puldamentuz aparkatu ahal izateko...


eguzkitan dagoen bankuan edo itzaletakoan?
non jezarri ezin erabaki...


izan ere... 
garbi emana zegoen abixua


... ikusgarria izango zela!!!









lunes, 31 de diciembre de 2012


Gertu



ez dago,
 urrutira begiratu beharrik..



ilunaren erdian,
argia topatzeko...



berotasuna 
gertukoak ematen du!





domingo, 9 de diciembre de 2012



EGUZKIA ATERA BEZAIN PRONTO



eguzki printzak atera bezain pronto
utikan,
utikan maindire eta nagiak..


ohiko bideak
zein jendetzak
bazter batera utziaz...



bazter eder askoak 
ezagutzeko

beraietan
zorabiatzeko...

 eta hau dena, Aralarren.... Guardetxetik Hirumugarrieta bidean...

domingo, 2 de diciembre de 2012


NEGUAREN ZAI






















Ez nau izutzen negu hurbilak
Uda beteko beroan
Dakidalako irauten duela
Orainak ere geroan
Izadiaren joan geldian
Gizalditako lerroan
Guzia presente bihurtu arte
Nor izanaren erroan.



Ez nau beldurtzen egunsentian
Arnas zuridun izotzak
Non dirudien bizirik gabe
Natura zabal hilotzak
Eguzki eder joan guztien
Argia baitu bihotzak
Eta zentzuen mila erregai
Iraganaren oroitzak.


Ez nau larritzen azken orduan
Arnasa galdu beharrak
Bide xumea hesituaren
Amildegiaren larrak...
Ardo berriak onduko ditu
Mahastietan aihen zaharrak
Gure oraina arrazoiturik
Beste batzuren biarrak.

Xabier Lete




































Ah.... 

Aratz-en gabiltza...


domingo, 25 de noviembre de 2012



MARI-REN BAILARA


Mari-ren bailara da inguru hau... mendi tontorrak lainoak maiz estaltzen ditu, jainkosa bertan dela jakinarazteko edo...




inguru kalpartsuak dira hauek, zelai berde eta pago zein pinu basoen gainean, dama sakratuaren aterpea babestua egon dadin, bixitari arrotz eta desegokietatik urrun...




baina ez, hau ezta Mariren aitzuloa, bertatik mendizaleak eztu atzerantz irten  beharrik kobatik, beti jainkosari begira, sekula bizkarrik eman gabe...

ez, hau ezta Anbotoko Mariren koba, 

Untzillaitz zorrotza da hau, eta haizeak du bizileku.

...lasai ibil daiteke mendizalea



...gozatuz bistaz
...gozatuz pakeaz
...gozatuz mendiaz





...eta itzuleran...

gozatu gehiago!!!