"Eskutik goaz nire bizitza eta ni, ni eta nire bizitza. (...). Batzuetan bizitza doa aurretik, arrastaka naramala, alai, mingarri, oharkabe. Eta besteetan, nik zabaltzen dut bidea, nik aukeratzen ditut nire zidorrak, eta begiratzen dut, korri egiten dut, atseden hartzen dut, eta deskubritzen dut nire aurrean dagoen guztia"
Julio Villar

domingo, 2 de diciembre de 2012


NEGUAREN ZAI






















Ez nau izutzen negu hurbilak
Uda beteko beroan
Dakidalako irauten duela
Orainak ere geroan
Izadiaren joan geldian
Gizalditako lerroan
Guzia presente bihurtu arte
Nor izanaren erroan.



Ez nau beldurtzen egunsentian
Arnas zuridun izotzak
Non dirudien bizirik gabe
Natura zabal hilotzak
Eguzki eder joan guztien
Argia baitu bihotzak
Eta zentzuen mila erregai
Iraganaren oroitzak.


Ez nau larritzen azken orduan
Arnasa galdu beharrak
Bide xumea hesituaren
Amildegiaren larrak...
Ardo berriak onduko ditu
Mahastietan aihen zaharrak
Gure oraina arrazoiturik
Beste batzuren biarrak.

Xabier Lete




































Ah.... 

Aratz-en gabiltza...


4 comentarios:

Xabi dijo...

Joño! Aizkorri inguruan baino badirudi Himalayan zaudetela. Seguru Aralarren baino jende gutxio ibiliko zela hortik...

Aralarko argazki batzuk ikusi nahi badituzu:

https://picasaweb.google.com/117128996996070543249/ElurraAralarren2012?authuser=0&authkey=Gv1sRgCMLnx767icv33gE&feat=directlink

Jokin dijo...

Ño, earra argazkik!
Ta letrak e bai!
Gustoa jungo niñuke hire horrea!

eider elizegi dijo...

Ze ederra... :)

Unknown dijo...

psss... oainguan eski gabe? karkarkar... zartzen ai haiz... o zentzu pixkat izaten...