"Eskutik goaz nire bizitza eta ni, ni eta nire bizitza. (...). Batzuetan bizitza doa aurretik, arrastaka naramala, alai, mingarri, oharkabe. Eta besteetan, nik zabaltzen dut bidea, nik aukeratzen ditut nire zidorrak, eta begiratzen dut, korri egiten dut, atseden hartzen dut, eta deskubritzen dut nire aurrean dagoen guztia"
Julio Villar

miércoles, 20 de junio de 2012



Batera gaudenean...





gaur esnatu naiz zure magalean, 
ezin zuen bestela...

zurekin egin det amets

batera pasatzen genituen pare bat egun..
batera...





konpartituz bizipozak...
konpartituz, 
hotz zein nekeak,
afari erromantikoak,
ebatutako loak, 
ikuspegiak
zein parreak




...enengoen bakarrik
badakit bertan zinela,
norabidea bagenuela
...
batera ginela





domingo, 27 de mayo de 2012

lorategi japonesa


ez, ez..

eztu etengabe
euria ari

...

ez, 
hauek eztira
ur tantek
amaitzen eztiren
eta hasera puntu berbera duten
zirkulu
amaigabeak

...

ez,
hau ezta euriari 
apologia bat,
momentu oro
falta zaigunari 
deiadar bat,

...

ezta urmael
zein itxaso bat
eztira uharte batzen
uhinak
ozeanoaren erdian

...

ez, 
ezkaude japoniako
monastegi budista baten
intzentzu usaina
airean,
mediatatzeko,
ausnartzeko 
lorategi batean..

...

baina, 
posible lirateke












martes, 8 de mayo de 2012

(E) Gunera


(E) Gunera

























Egungo bizitza interesgarriegia da
egunerokoan murgilduta bizitzeko soilik

("Gauza txikien liburua", Pako Aristi)


miércoles, 25 de abril de 2012

jarra(i)hesi


jarra(i)hesi













beti itsatsia dugun
silueta beltza lez,
jarraika nabil
ihesi zoazen arren,
korrika zoaz
ile eta grinak 
aireari jolas-lege utziz...


nora ordea?


baina ez,
eztet gura,
eztet zure atzetik joan nahi
zuk ihes egin nahi badidazu...


nork nahi du
itzal gabekoa izan?

lunes, 16 de abril de 2012

leucojum


Leucojum

...behin, 
erderaz, 
eta argazkiari ongi doakiola iruditzen zait, 
hauxe irakurri nuen...


"... pendulando sobre el vacío de los ganchos de los interrogantes" (Antxon Iturriza)


...zenbat aldiz geratu geran, galdera bat egin eta erantzunik gabe, galdera haizeak eraman balu bezala, ia norbaitek entzuten duen...
ia norbaitek erantzuten duen...



...eta jarraian, 

"...qué se siente allí arriba, colgando de la nada, jugando a ser pluma, ala, pájaro?" (Antxon Iturriza)



pos oixe!

"...me hubiera apetecido espiar desde la Tierra en qué lugar de la noche abrazabas a la luna" (Antxon Iturriza)

martes, 20 de marzo de 2012

Soria-ko zuhaitz batek kontatua



Soria-ko zuhaitz batek kontatua




denbora asko iragan da iada, 
arbasoen adar indartsuek elikatu ondoren,
altueretatik behera,
gerora lur gozoetan
ernatu zuten hazia erori zenetik...




galdetu ezkero, eztela ongi oroitzen dio, 
baina bai mundua behetik gora begiratzen zuela, goroldio eta txilarren azpitik, goruntz, sekula ailegatuko etzela iruditzen zitzaiola, 
ain urrun ziruditen adar haiek... 





tristura puntu batez, ahopeka, kasik xuxurlatuz, Iluntasuna zuela egunero lagun dio, bai eguzki, zein euri egunetan, 
udara zein neguetan,
hazteko beharrezkoa zuen han goiko, 
eguneko izar harek ematen duen argi-berorik jaso gabe...


bera adar zein hostoak
ahal zuen guztia altxatu eta ingurura begiratuta, 
ze inbidi, 
bakar-bakarrik hazten ziren haiei so geratzen zen denbora luzez, 
haiek bai nahi adina epeltasun, 
argi eta toki...
horrela eman daitezke,
nahi adina
lore zein fruitu
mmmm!!!!





Oinpera 
zain-zurtoinetara begiratuta aldiz...
atsekabea oraindik handiagoa bilakatzen zitzaion;
itzala egitea ere, zein zaila suertatzen den alakoetan...







behar zuen ura.... 

behar zuen argia...

behar zuen airea...






kasik unkituta gogoratzen du
izerdi malkoak goizeko ihintzarekin nahasten zaizkiola..
ondoan zuen basoan,
zuhaitz zaharren baso hartan bertan,
zuhaitz jakitunak,
hainbeste urteren gora beherak
dakizkien berberak
horrela esan ziola 
hostomakur ikusi zuen batean;



"batzuetan
oso zaila da konturatzea, 
baina,
beti 
...falta zait,
      ...eztaukat,
           ...behar det,
...zergatik neri?
     ...ni noiz?
...

eta halakoetan ibili gabe..."


 


"ikusi,
sentitu,
badezula ingurunean,
ondoan..."


"...aurrera jarraitzeko 
argia,
berotasuna,
arnasa,
maitasuna,
emango zaituena..."




geroztik,
berak  ematen die
indarra
eta lasaitasuna,
inguratzen zaizkien
eta laguntza nahi duten
ahots goxo guztiei
besozabal,
adarrak zabal-zabal !!!


Soria-ko zuhaitz batek kontatua



sábado, 17 de marzo de 2012

be water my friend

Be Water my friend



Orain eguraldi "ona" hasi duela eta... 

uraren inguruan biraka...




mugimenduan...








edo geldirik, 

Arkaitzei, egurrei, lurrari itsatsita...




grabitate indarraren aurka...




edo alde....

...hau dana, Aralarren, bertan bada ura...  Gipuzkoa alderako isurian beinipein...


...bestaldera, beste kontu batzuk dira..