Soria-ko zuhaitz batek kontatua
denbora asko iragan da iada,
arbasoen adar indartsuek elikatu ondoren,
altueretatik behera,
gerora lur gozoetan
ernatu zuten hazia erori zenetik...
galdetu ezkero, eztela ongi oroitzen dio,
baina bai mundua behetik gora begiratzen zuela, goroldio eta txilarren azpitik, goruntz, sekula ailegatuko etzela iruditzen zitzaiola,
ain urrun ziruditen adar haiek...

tristura puntu batez, ahopeka, kasik xuxurlatuz, Iluntasuna zuela egunero lagun dio, bai eguzki, zein euri egunetan,
udara zein neguetan,
hazteko beharrezkoa zuen han goiko,
eguneko izar harek ematen duen argi-berorik jaso gabe...
bera adar zein hostoak
ahal zuen guztia altxatu eta ingurura begiratuta,
ze inbidi,
bakar-bakarrik hazten ziren haiei so geratzen zen denbora luzez,
haiek bai nahi adina epeltasun,
argi eta toki...
horrela eman daitezke,
nahi adina
lore zein fruitu
mmmm!!!!

Oinpera
zain-zurtoinetara begiratuta aldiz...
atsekabea oraindik handiagoa bilakatzen zitzaion;
itzala egitea ere, zein zaila suertatzen den alakoetan...

behar zuen ura....
behar zuen argia...
behar zuen airea...
kasik unkituta gogoratzen du
izerdi malkoak goizeko ihintzarekin nahasten zaizkiola..
ondoan zuen basoan,
zuhaitz zaharren baso hartan bertan,
zuhaitz jakitunak,
hainbeste urteren gora beherak
dakizkien berberak
horrela esan ziola
hostomakur ikusi zuen batean;
"batzuetan
oso zaila da konturatzea,
baina,
beti
...falta zait,
...eztaukat,
...behar det,
...zergatik neri?
...ni noiz?
...
eta halakoetan ibili gabe..."

"ikusi,
sentitu,
badezula ingurunean,
ondoan..."
"...aurrera jarraitzeko
argia,
berotasuna,
arnasa,
maitasuna,
emango zaituena..."

geroztik,
berak ematen die
indarra
eta lasaitasuna,
inguratzen zaizkien
eta laguntza nahi duten
ahots goxo guztiei
besozabal,
adarrak zabal-zabal !!!
Soria-ko zuhaitz batek kontatua





1 comentario:
Aupa Arkaitzi!!! Hi beti edonor txunditzen... txulotik begira...
Soriako zuhaitzaren ipuintxoa ikeragarri gustatu zaidak eta argazkiak 'ttak' ezin egokiagoak!
Jarraitu horrela! Laxte arte, aio!
Publicar un comentario