LARISTE
"los conquistadores de lo inútil" izenburua jarriko liokete batzuk gure zaletasunari...
hainbatetan, motxilak, botak eta trasto guztiak gainean hartu eta mendiera jotzen dugun bakoitzean...
joan, igo, jeitxi eta itzuli....
nola esan...
nola azaldu...
leku berriak, momentuak, giroak, natura, argia, hotza, beroa, lagunak, ezagunak, soinua, haizea, elurra, belarra, ezezagunak, nekea, zerbezak, eskularruak, eskiak, botak, ura, igoera, jeitxiera, bidaia, ateratzea, itzultzea....
irudiek milaka hitzek baino gehiago balio omen dute eta...
elurra, izotzaren ikurra nondik ote dator?
to!
hotz izan genuen bart...
errekazuloan gora joanda, bukaera-bukaeran ikusten den hori da Lariste... Hetxo-ko bailaran, Oza-ko basotik abiatuta... paraje ederrak berauek, udaran zein neguan..
elur juxtua izanagatik topatu genuen nondik jo, zirrinda txuri bat hemendik...beste bat handik...gorarte!
zuriaren gaineko argilunak,
ezezagunak ezagun egin gara, ezagunak lagun, eta lagunak lagunago...
Lastima hurrengo egunean, eguraldiak eta elur gutxiak ezkintuela gehiegi konbentzitu Bisaurinera abiatzeko....
batenbatzuk abiatu baziren ere...
bo, oixe, "Conquistadores de lo inútil..."
je, je...