"Eskutik goaz nire bizitza eta ni, ni eta nire bizitza. (...). Batzuetan bizitza doa aurretik, arrastaka naramala, alai, mingarri, oharkabe. Eta besteetan, nik zabaltzen dut bidea, nik aukeratzen ditut nire zidorrak, eta begiratzen dut, korri egiten dut, atseden hartzen dut, eta deskubritzen dut nire aurrean dagoen guztia"
Julio Villar

sábado, 8 de agosto de 2015




TROMOUSE-ko LA MUNIA


Tromouseko zirkua, Frantzian, Gavarnie-ko zirku ezagun eta zapaldutik gertu, ia hutsik, kasik bakarrik...

3. aldia bertan eta halere...

- lehena, horrelako ilunabarrarekin
- lehena, lanbro jolas horiekin
- lehena zirkuko paretak gainditu eta La Muniako tontorrera heltzen..
- lehena...


plana errepikatuagatik, inoiz ez da gauza bera, 


eta eskerrak!!













Aconitum napellus

eusk: ira-belar urdina
erd: acónito napelo, acónito común, casco de jupiter, hábito del diablo, rabillo del diablo.


Europako landare pozointsuena dela kontsideratzen da, munduan espezie bakarra omen dago hau baino pozointsuagoa, Nepalen hazten den beste "Akonito" bat...
Landarearen zain, zurtoin eta hostoak dira toxikoak, "aconitina" sustantziagatik...diotenez, bere 1-2 mg nahikoak dira pertsona bat ordubetean hiltzeko...









lunes, 25 de mayo de 2015





 BERTSOTAN BAI
 
(Andoni Egaña-ren bertsoak)
Zure koadro bat egin nahi nuen
amodio seinaletan,
ikatz ttantta bat duzu ilean
gorriska bi matrailetan,
hortzak zuriak, ezpainak gorri,
bi zulo grix hegaletan.
Margo arrea, urre margoa
izan arren begietan
ia mirari dirudi baina
ez da berbera bietan.
Saiatu nintzen benetan,
bai etsi ere penetan,
loa baztertuz gau eta egun
nahiz jardun eginalehetan
behar hainbeste kolorerikan
ez neukan nire paletan.

Amor emanda, amorrazioz
jaurtiki nuen pintzela
eskutan hartuz eskultoreen
mailua eta zintzela.
Brontzez ordea zure bazterrak
ezin egokitu bela
borobiltasun gutxigikoak
harria eta arbela,
buztina berriz urtzen zitzaidan
ikaraturik bezela,
egurra dai gai ustela,
denbora eusle motela.
Azkenerako ohartu nintzen
nahita ere ezin zela,
irudi batek islada zintzan
ederregia zinela.







Sentimenduak adierazteko
bidea da poesia.
Aitaren egin ta zai jarri naiz
noiz helduko Alosia.
Gogoan dauzkat Venus jainkosa
ta Kupidoren gezia,
izar, enara, hormako huntza
orbela eta haizia,
gure Maritxu ta Bartoloren
iturrirako pasia,
hauxe gauza nahasia,
non ote dauka grazia?
Zuretzako motz gera daiteke
idatzitako guzia.
Zergatik zara horrein bitxia?
Zergatik hain berezia?




Erabaki dut, egingo dizut
zure argazki gorena,
aprobetxatuz ilunabarra
morez jazten den orena.
Errebelatu zaitudanean
nire mina, nire pena!
Ez da berdina neke unea
edo ta lotan zaudena,
elkar maitatu aurrekoa ta
asearen ondorena.
Nola harrapatu dena?
Oraina eta lehena.
Ze bide pobre eta urria
argazki kamararena,
une bakarrak ezin islatu
zu niretzako zarena.
 


Zalantzan nago trebetasunik
badudan ala ez dudan,
bertsoen bidez saiatuko naiz
nahi eta ezinen mugan.
Etsipenean animo zaitut,
sosegua kalenturan,
estalki goxo udazkeneko
arratsetako freskuran,
denboralean barealdia,
irrifarrea tristuran,
bandera zuria gudan,
puntilla xumea mudan,
beheko su txingar neguan eta
lur busti usaia udan.
Bertsotan aisa azal dezaket
zenbat maitatzen zaitudan.




 Andoni Egaña







lunes, 18 de mayo de 2015


 CHAMOUNT SUR LOIRE -1-


lorategiak ikustera joateak, 
hainbat ordutan lagun berdinekin orduak konpartitzeak

...



oixe... "soinu banda" bat behar du...

arrazoi ezberdinengatik..

...beno ez!!

...arrazoi bakarragatik... ezta marramiau???

hauxe zun doinua

beste sarreraren batean ere errepikatzen den arren, holaxe suertatu da ba... ze eingo diogu...































Elurrak joan direnean nire mendien artean

Eguzkia teloian atzekaldean da
Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa
Aspaldi antzeztu ez duen obra honetan
Izpi txiki txikiren bat agertuz doa gaurkoan
Poztasun handi batek besarkatzen nau



 ....

Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orain
Belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena





.....


Soinu bakar bakarra zure bularraldean
Negua joan da ta



....

Borobildu zaizkit ertzak zure ondoan....



IEEEEEEPAAAAA !!!



lunes, 4 de mayo de 2015



ESKIATZERA....
MAROKORA...
EIN?
 NOLA? NORA?
 MAROKORA?

 ESKIATZERA????



aurreko sarrerako ildoari helduaz, hegaz....




beno, ez, furgonetaz, barkuz, astoz, oinez, eskiekin...

edonola ibil daiteke bertan...

  
Kontrastedun herrialdea omen da Maroko, 



koloreak, kulturak, erlijioak, usaiak, soinuak, bizi erritmoak (prisa mala-prisa mata? eztakit ba nik, hori ere galtzen ez ote diren ari....)



Bada, hasteko, gerazak furgoa.... ta atera kamara...

...harritzekoa ezta?





Posible ote da? herri txikietan ere ihesi ibili behar ote diagu? gehiegizko mugimenduetatik ihesi, zaratatik ihesi, ... 

...

eta gereziondoak loretan

bada goazen...

karga eta goazen gora!!!




hankamotxa edo hankaluzea iritsiko da lehenago?



lanbroak joatean...







buah-txabal!!!







ya, ya!!!

oixe ba, eskiatzera Marokora??? oixe, eskiak bizkarrean ...ya, ya...

eeeiii....baino, elurra ere bada ta....

































...eta eskuk poltsikon!!!!
pakia beayu.....


Toubkal edo Loatzo?






ah, kontrastearena??? 



ados...

goazen behera!!!




gauez edo ilunabarrez....


han edo hemen...


horma gorri, txuri, marroi edo urdin...



...




halere, udaberria helduta...


hegohaizea, beroak,..ate joka...


mmmm.... txip aldaketa ote datorren.....










ITZULERAN?




Ez dakit itzuleran den, edo ez...

aspaldi utzirik nuen, abandonaturik txoko hau...


Lagun baten aitzakian, argazkien kontura... morriña pixket sortuta, ....

...ia noizarte...

miércoles, 1 de enero de 2014




ESTRIVIELLA


horrela zioen Ezkaurek eta nere (pavariar) kamera zikinak...

eguna aldrebes xamarra aterako zigula...

 pos oixe...

Estriviella ezagutu nahi genuen urtea amaitu aurreko egunetan... 

elur ona, bai, baina goien

eta bistak...




..onak ote dira??

beste batean itzuliko gera eta kontauko...







BENOU ETA ARNOUSSE




goiko hauen modura ibilita
azken denboraldian
mendia asfaltoagatik ordezkatuagatik
hotzak, elurrak gertuatzen joan diren einean



hartu ditugu berriro
eski pariak



horrela bai!!!!


lunes, 19 de agosto de 2013


TXINGURRIAK 


TXINGURRIAK:  1mm-tik 5cm-rainokoa izan daitekeen eta oso langile den formizidoen familiako intsektua da. 

- ezaguna da intsektu honek duen indarra, esaten denez beren pisua adina 50 jasotzeko gai omen dira...




-
Mundu guztian daude inurriak, batez ere inurritegietan bizi dira eta forma askotakoak dira bizileku horiek. Besteak beste, ezagunenak lurrean zulatutakoak dira, baina badira zuhaitzetan, harrien azpian bai eta lur gainean dorre itxuraz egindakoak ere, batzuetan metro eta erdi baino altuagoak egin ditzakete.




- Inurritegiak gelaz osaturik daude. Gela horiei kamara deritze eta ganberak korredore antzeko batez loturik daude, korridoreak galeriak dira. Ganbera bakoitzean, urtaroa zein den, eginkizun desberdinak egiten dira.



- Intsektu hauek sozialak dira, kolonietan bizi dira. 


- Inurriak beren gorputzen mugimenduez elkarri jakinarazten diote jatekoa non dagoen beste, ezagunenak lurrean zulatutakoak dira, baina badira zuhaitzetan, harrien azpian bai eta lur gainean dorre itxuraz egindakoak ere, batzuetan metro eta erdi baino altuagoak egin ditzakete.