"Eskutik goaz nire bizitza eta ni, ni eta nire bizitza. (...). Batzuetan bizitza doa aurretik, arrastaka naramala, alai, mingarri, oharkabe. Eta besteetan, nik zabaltzen dut bidea, nik aukeratzen ditut nire zidorrak, eta begiratzen dut, korri egiten dut, atseden hartzen dut, eta deskubritzen dut nire aurrean dagoen guztia"
Julio Villar

lunes, 25 de mayo de 2015





 BERTSOTAN BAI
 
(Andoni Egaña-ren bertsoak)
Zure koadro bat egin nahi nuen
amodio seinaletan,
ikatz ttantta bat duzu ilean
gorriska bi matrailetan,
hortzak zuriak, ezpainak gorri,
bi zulo grix hegaletan.
Margo arrea, urre margoa
izan arren begietan
ia mirari dirudi baina
ez da berbera bietan.
Saiatu nintzen benetan,
bai etsi ere penetan,
loa baztertuz gau eta egun
nahiz jardun eginalehetan
behar hainbeste kolorerikan
ez neukan nire paletan.

Amor emanda, amorrazioz
jaurtiki nuen pintzela
eskutan hartuz eskultoreen
mailua eta zintzela.
Brontzez ordea zure bazterrak
ezin egokitu bela
borobiltasun gutxigikoak
harria eta arbela,
buztina berriz urtzen zitzaidan
ikaraturik bezela,
egurra dai gai ustela,
denbora eusle motela.
Azkenerako ohartu nintzen
nahita ere ezin zela,
irudi batek islada zintzan
ederregia zinela.







Sentimenduak adierazteko
bidea da poesia.
Aitaren egin ta zai jarri naiz
noiz helduko Alosia.
Gogoan dauzkat Venus jainkosa
ta Kupidoren gezia,
izar, enara, hormako huntza
orbela eta haizia,
gure Maritxu ta Bartoloren
iturrirako pasia,
hauxe gauza nahasia,
non ote dauka grazia?
Zuretzako motz gera daiteke
idatzitako guzia.
Zergatik zara horrein bitxia?
Zergatik hain berezia?




Erabaki dut, egingo dizut
zure argazki gorena,
aprobetxatuz ilunabarra
morez jazten den orena.
Errebelatu zaitudanean
nire mina, nire pena!
Ez da berdina neke unea
edo ta lotan zaudena,
elkar maitatu aurrekoa ta
asearen ondorena.
Nola harrapatu dena?
Oraina eta lehena.
Ze bide pobre eta urria
argazki kamararena,
une bakarrak ezin islatu
zu niretzako zarena.
 


Zalantzan nago trebetasunik
badudan ala ez dudan,
bertsoen bidez saiatuko naiz
nahi eta ezinen mugan.
Etsipenean animo zaitut,
sosegua kalenturan,
estalki goxo udazkeneko
arratsetako freskuran,
denboralean barealdia,
irrifarrea tristuran,
bandera zuria gudan,
puntilla xumea mudan,
beheko su txingar neguan eta
lur busti usaia udan.
Bertsotan aisa azal dezaket
zenbat maitatzen zaitudan.




 Andoni Egaña







No hay comentarios: