LAINOEN ATZEAN
Elurrak joan direnean nire mendien artean
eguzkia teloian atzekaldean da

Ateratzeko beldur da,
beldur eszenikoa
Aspaldi antzeztu ez duen
obra honetan
Izpi txiki txikiren bat agertuz doa gaurkoan
Poztasun handi batek besarkatzen nau
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
Nire arima hotzak ez du sinizten eta

Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orain
Belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena
Belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena

Mesedez ozen esan negua joan egin dela
Izara guztiak erre ditut eta
Soinu bakar bakarra zure bularraldean
Negua joan da ta
Borobildu zaizkit ertzak zure ondoan
Izpi lasaigarri bat
Negua joan da ta,
negua joan da ta......





3 comentarios:
Argazki wapuak, argazkitan wapuak azaltze ez badira ere!
Bahuan hau eguneratzeko garaya!!
Ni 5.akin geatze nak!!
5.argazkiyakin esan nahi dit e ( ta ez kontenedoriakin, gauzak ez nahastu!) jojojo
Publicar un comentario