"Eskutik goaz nire bizitza eta ni, ni eta nire bizitza. (...). Batzuetan bizitza doa aurretik, arrastaka naramala, alai, mingarri, oharkabe. Eta besteetan, nik zabaltzen dut bidea, nik aukeratzen ditut nire zidorrak, eta begiratzen dut, korri egiten dut, atseden hartzen dut, eta deskubritzen dut nire aurrean dagoen guztia"
Julio Villar

viernes, 30 de diciembre de 2011

Maroko, 6 gurpil, 6 hanka, 12 begi


LEIHOTIK BEGIRA

Essauioiran, medinako etxetxo batean, baziren bi anai arreba, Hassan eta Aisha. Gazteak izaki, mundua jango lukete beren begi diztiratsuez, algara eta korrika saioez, goiz eta egun, korrikan, bata bestearen atzetik, batzuetan gurpil baten atzetik, besteetan koloretako argizariz bazterrak margotuaz....eta hori, zorteko egunetan, gainontzekoetan, argizari txuriarekin marrazten bait zituzten lurrean palmondo eta gameluak.

Eskolatik beren uniforme txuriz jantzita atera, eta amak agindutako erosketak egitea zen lehena, ama, ia beti etxean egoten da, etxea garbitu, sukaldean buru belarri aritu, errezu gela atondu.. beti du zereginen bat, astearte eta ostegunetan ateratzen da soilik etxetik, oso gustoko du lagunekin Haman-era joatea, gaineko estalki guztiak kendu, garbitu eta lirain-lirain jartzea,...."ain da polita gure ama, ain ditu begi diztiratsuak!!!"....dio maiz Aishak!!!

"ama, begiak bakarrik ikusten zaizkizulako kalean, dituzu ain begi politak?"


Ikusgarria da, umeek duten poza, begietako diztira, joku berriak asmatu, aitonari puskatutako karretilako gurpila lagunekin konpartitu... 
Ausnarketa batera heltzen nahiz maiz herri "txiroagoetara" egindako bidaietan; Aisha eta Hassan-ek, ez dute Playstation-ik ikusi sekulan, Bob esponja entzun ere eztute egin, eta haraino Pirritx eta Porrotx eztira heldu, baina etzaie aurpegitik irriparrerik ezabatu... asteko egun erdiak baino gehiago pastzen dituzte Mohamed aitaren artaldea zaintzen mendian, aitak arratsaldea herrian pasatzen duenean lagunekin tabernan tea hartzen, beraiek zaintzen dituzte ardiak, galdu ez daitezen, eta etxera  denak eta osorik hel daitezen... eta orduan ere, pozez zoratzen...

eta... bapatean....hiru lagun, kolore biziz jantziak, bizikleta atomikoetan, brillanteak, gurpil handiak, atzean poltsa handiak hartuta, kasko eta betaurreko beltzekin.... iufffffaaa....hauek izango dira telebistan Bartzelona, Madril etabarrekin ateratzen direnak!!!! 

Erakutsiko diegu guk zer daukagun;
- begira, begira!! hau ikusten da gure leihotik!!!!











gure dendak, merkatu eta plazak



errepideak; lehena ateratzen denak du abantaila bertan, karretila, asto, kotxe, moto edo denadelakoarekin joanda ere...

eta....
beste marokoarrak...



 ...eta
...gure basoak

No hay comentarios: