"Eskutik goaz nire bizitza eta ni, ni eta nire bizitza. (...). Batzuetan bizitza doa aurretik, arrastaka naramala, alai, mingarri, oharkabe. Eta besteetan, nik zabaltzen dut bidea, nik aukeratzen ditut nire zidorrak, eta begiratzen dut, korri egiten dut, atseden hartzen dut, eta deskubritzen dut nire aurrean dagoen guztia"
Julio Villar

martes, 6 de noviembre de 2012


RIGLOS




argazkiari parez-pare jarri eta bi hertzetan dauden monolitoak hankapean jartzera ausartu gera oraingoan...

"colorado" eta "Aguja roja"... Riglosen dauden harritzarretatik txikitxo batzuk... ez horregatik bajuak, berauen paretetan gora, bide errazak aukeratuagatik, gure urduritasunak ere sokatik zintzilik baitziren...


esperientzi ederra da Riglos-en eskalatzea...hango giroa, ilunarrak, haitzak....































sai-ak, (putreak) gure azpitik hegaz ibiltzeak, berauen hegaldiaren hotsa entzun ahal izateak, kabiak gertutik ikusteak.... beren bizilekuetan ibili gera...

hegaz egin nahi eta sokatik lotuta...






























...bertaratu denak baino eztaki egiatan ze inpresio egiten duten haitzarrok...beren azpian jarrita...eta ze esanik ez, berauen gainetik... 

gerturatu bada.... badago ze ikusia ta...


lunes, 29 de octubre de 2012


Ilargi amandrea





Ilargia edo Ilargi-Amandrea, Lurraren alaba da, eta antzinako euskaldunentzat garrantzi handia izan behar zuen, zeren, eguzkia jangoikoaren begi bezela agertzen bazaigu;  Ilargia jangoikoaren aurpegi legez hartzen da.

...

Hildakoen arimak argiztatzen omen ditu Ilargiak. Hain zuzen ere, batzuk diotenez, Ilargi hitzak hilen argia esan nahi omen du.

Historialariek azaltzen dutenez euskaldunon gizarte antolaketan matriarkatua                 (emakumeak gizartearen boterea duen gizarte-antolaketa) zen nagusi garai batean, eta orain dela gutxi arte ere ehin handi batean. Euskal jainkoen andrazkotasunak agerian uzten du hau, Eguzkia edo eguzki-amandrea, Mari eta Ama-lurra jangoikoek ere emakume izaera baitute.


http://www.amaroa.com/antzinako-euskal-jainkoak

domingo, 28 de octubre de 2012


SAIOA

Urria kamera gainean dabilkidala doa, ez irteera exotikoak, urrutikoak edo egin ditudalako...

bertatik bertara doa Urria, 
edo herrian geratzeko gogo gehio izan delako
alabeharrez bestetan
eguraldi txarragatik hurrena...


horregatik alere, txulotik begira jarriz gero... ezta klik soinurik falta izan...

klik han...
klik hemen...

txulotik gehiago ikusiko bagenu bezala....




baaa.....


agian bai !!!



jueves, 18 de octubre de 2012







Bertsolaria bere bakardadean 

(Doka, Miren Amuriza)


























...
Ez zara hori duen bakarra
lainoa, kea eta abarra.
Neurtu behar da bizitzan zehar
lortu beharreko indarra. (bis)
Eguzkia, kazkabarra
ta elurra barra-barra
datoz baina ez da txarra
hemen norberak aukeratzen du
loratzen duen adarra.
Laino horiei putz egin eta
piztu dezagun izarra! (bis)
...

Miren Amuriza, 2010-04-09 Zumaia Jaialdia

miércoles, 17 de octubre de 2012



Andatzaruntz abiatu ezkero, 
berandu xamar... 

eta gainera kamera eskutan...


behera begira



gora begira..



 alkarri begira...




gerturantz edo eta urrutira begiratzea
baino haratago...


lunes, 8 de octubre de 2012


Bertatik bertara


gaurkuan, 
argazkiak dagokien ordenean beharrean, 
atzezkoz aurrera jarriko ditut
azkena ateratakoak lehenik,
aurrenekoa atzean...



oine joan zaio honi burua
lioke baten batek...



bo, nik ala nahiago...



oine izan dek hau
auskalo ze asteburutan
auskalo ze menditetan galduta...



oine, 
sokak,
mosketoiak,
zintak,
arnesak, 
eta alakoetatik zintzilik
auskalo ze mendietatara
ezin gainontzekoek bezela
bide arruntetik igo...





zer?
nola?

honek urrutian behar duela?

banderatxoak?
kanpaitxoak?
esaldi
erritu
eta alakoak airean...

jainko buduei gurtzen....





ejem....

hau latxa bada...
atzekoak Aiako Harriak badira...


oixe ba...

ostegun buruzuri bateko ilunarra
gure bertatik bertarako
Adarran...






halako zea...


beldurrak dakarki berarekin atzera pausoa
izua
ikara
ihes egitea???

beno ihes beti ez...
batzuetan badegu beste halako zea bat...





kuriositatea
zentzugabekeria
oixe....halako zea...