"Eskutik goaz nire bizitza eta ni, ni eta nire bizitza. (...). Batzuetan bizitza doa aurretik, arrastaka naramala, alai, mingarri, oharkabe. Eta besteetan, nik zabaltzen dut bidea, nik aukeratzen ditut nire zidorrak, eta begiratzen dut, korri egiten dut, atseden hartzen dut, eta deskubritzen dut nire aurrean dagoen guztia"
Julio Villar

lunes, 8 de octubre de 2012

halako zea...


beldurrak dakarki berarekin atzera pausoa
izua
ikara
ihes egitea???

beno ihes beti ez...
batzuetan badegu beste halako zea bat...





kuriositatea
zentzugabekeria
oixe....halako zea...




domingo, 16 de septiembre de 2012



ARRAROA NI?

et, et, et...

ez  begiratu neri horrela, 
izaki arraro bat banintz moduan...

ezta ain arraroa
argazki kamera izenenko mutur luzea..

..edo begi handi 
eta bakarra izatea...

nere larrua, beste
larru koloretsuez estaltzea..

lau hanketan,
zelatan,
orduak eramatea ...

zuri so...

...eta zu?
begiratu zera ispiluan?

jueves, 6 de septiembre de 2012

TRANSPIRENAIKA 2012ko Abuztua



ezkera erotu
ezkera "rayatu"


bigoteak luzatu zitzaizkigun aurtengo udarako planak, itxura hartzen zuela ikusirik, mapa mahai gainean jarri, eta pasa zitezkeen gora-beherak imaginatzearekin soilik...

Gora-beherak? nik uste 15 egunetan egindako lautadarik luzeena 100m-koa zela... oixe gora-behera...
- baina, ze uste huen ba transpirenaika batean????
- zerta etorri gaittuk ba bestela!!!!

aguanta marea!!




TRANSPIRENAIKA: kantauri eta Mediterranear itsasoa Pirineo mendilerroa gurutzatuz elkartzean datza, berez, "ofizialki" bide markatuak daude, bidezidorrak segiz osatzen direnak, GR11 eta GR 10 frantsesa, baina, bizikletak alforjaz kargaturik bultzaka ibiltzea ere etzen ba gure ilusio biziena, beraz, errepideari jarraiki, iragan nahi genituen bailara, herri, eta batez ere, portuak egunetik-egunera erabakirik, gure ibilbide propioa osatzea erabaki genuen....

ezkenuen inor gure zai, 3 asteko epea, lanera itzultzeko, beharrezkoa zitzaiguna gainean hartuta....

pedalei gogor eragitea "soilik" geratzen zitzaigun...


























Azken argazkia, igotako edozein portutako argazkia izan zitekeen, ospatzeko edo errekuperatzeko zerbezatxo bat hartu bitartean, mailota zein eskularruak bizikletan zintzilik jarrita, lehortuko ziren esperantzan ateratakoa... 

Edozeinetan; Izpegi, Oskitze, Aubisque, Soulor, Tourmalet, Aspin, Peyresourde, Portillon, Bonaigua, Col de Canto, Col de Comella, Envalira, Col du Puymorens, Collada de Toses, Col de Canes... eta izenik gabeko kontaezinak....


Nola esan...
Nola adierazi...
azken 15 urteetako abuzturik lehorrenean, planik hoberena transpirenaika egitea da....ya, jakitea, aldatzeko erropa gutxio, zamarra, inkluso baten batek, kanpina ere etxean utziko zukeen...
ikusita gero...salda bero!!!



Eguneroko legea; 

- 8ak aldeara jeiki, zortea gaua ongi joan bada...zergatik ezta ba ongi joango? gainean edukitako nekearekin earki lo egiteko parada izanik? beroa, xomorroak, lurreko ximurrak, bizilagun builosoak, lanparak, zaku ixtua, bero gehio, nekea bera, .... bah, behin ordu hau helduta, jeikitzea hoberena ez?
- gosari legea; puf, pasote.... gailetak (principe mota guztik; txokolate gehio eta gutxiagokok, handiguak, txikiguak, lehorragoak....bai, posible da, gaileta bat, oraindik lehorragua egitea!!!), super kaputxinoa, litro erdi urarekin egina, batzutan zerealeak (tigreton, azukre txutea) eta zortekok ginenen, esnea (uf, esne ebaporatua, lurrundua ejem!, eztakit zer den...., baino gomendagarria ez!)

- taaa....gaur ze eingoyu? ze plan okurritze zaik gaurko? mmmm....ta bizikletan ibiltze bagera??? pos oixe, hasi, ta....aldapaaaa!!! batzutan motxeo, bestetan luzeo....baino goiza goraka...

- eguerdi aldean...eeeettt...bazkaldu beharkoyu? ogi barra, ta arrraia ta haragia....dieta ekilibratua.... atuna eo sardinak latan eta enbutidoa....ketepasas!

- kafe obligatoriyua, bidoiak derrigorrez bete.... ta segiiii.....

- 17:00ak aldea, kanpinen bat topau bezain azkar, ti-ta, montajia, dutxa, tenderetia....ta berrik bezela aizu!

- batzutan pistina, gehienetan zerbeza...

- apaltzeko, pasta...

- joan da eguna!


ez ote da errexagua, plan bera, hegaz egitea?




ura, ur prexkoa, zehoze faltan bota badegu...




momentu onak, milaka, baina bizikletako planen, ezin danak argazki makinan bitartez izoztu eta erakutsi, horiek, guretzako, bizi ditugunontzako geratzen dira...

konpartitzeko... amaierako mojitoa....



...baina eta batez ere, Cap de Creus-eko ailegaera....

Kantauri itsasotik- Mediterranear itsasora, Pirineoak zeharkatuz, bizikletaz....

baina eta batez ere... lagunagaz




miércoles, 1 de agosto de 2012

argilunak





nork zioen; 


argia zela ikusteko behar deguna?


         eta


beltza, 
       iluna, 
           gaua...?





kosta zait lorea ikustea
argiak 
         argi zuriak
                   estali begiak, 


argiaren bestaldea 
                     lortuet ikustea


itzala, 


            lorearen itxura
                          lorearen lilura.....



miércoles, 20 de junio de 2012



Batera gaudenean...





gaur esnatu naiz zure magalean, 
ezin zuen bestela...

zurekin egin det amets

batera pasatzen genituen pare bat egun..
batera...





konpartituz bizipozak...
konpartituz, 
hotz zein nekeak,
afari erromantikoak,
ebatutako loak, 
ikuspegiak
zein parreak




...enengoen bakarrik
badakit bertan zinela,
norabidea bagenuela
...
batera ginela





domingo, 27 de mayo de 2012

lorategi japonesa


ez, ez..

eztu etengabe
euria ari

...

ez, 
hauek eztira
ur tantek
amaitzen eztiren
eta hasera puntu berbera duten
zirkulu
amaigabeak

...

ez,
hau ezta euriari 
apologia bat,
momentu oro
falta zaigunari 
deiadar bat,

...

ezta urmael
zein itxaso bat
eztira uharte batzen
uhinak
ozeanoaren erdian

...

ez, 
ezkaude japoniako
monastegi budista baten
intzentzu usaina
airean,
mediatatzeko,
ausnartzeko 
lorategi batean..

...

baina, 
posible lirateke












martes, 8 de mayo de 2012

(E) Gunera


(E) Gunera

























Egungo bizitza interesgarriegia da
egunerokoan murgilduta bizitzeko soilik

("Gauza txikien liburua", Pako Aristi)